XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZORTZIGARREN KAPITULUA EMBACHADOREA FRANTZIAREN IZENEAN

Armaden aintzindari zelarik, Petainen omena beti hedatuz zoan.

Frantziako gizonen lehen lehen lerroan ezarria zen.

Bertze bat badea haren hedadura duen gizon bat? Ez dugu uste.

Deschanel-en orde hautatu zuten.

Anderegno bakar batzuek ez omen zuten hala ontsa kausitu soldado bat jar zadin Akademiako jaunen erdian.

Ihardetsi zioten, uztailaren 6-an, 1919 urthean bere mintzaldian.

Ederkisko erakutsi zuen gerla demboran eta gerlako, premia handia dutela moralari doazkoten zerek eta bardin gauza guzien harat hunatek eta gora beherek.

Berari ere laket zaion hor aurkitzea.

Hemen langileak kausitzen ditut, zion Petainek.

Eta bilkuretara heldu, hango jakintsunekin gogo onez solasean egoiten zela.

Egun batez kondatu zioten nola, 1917-an, sendatu zuen gure armada eta Frantziari eman galtzen ari zuen fidantzia.

Loriatuak han zauden denak.

Bere mintzaldia bururatzean, erraiten diote denek, haren moldea etzela aski ezagutua eta denek bazuketela zerbeit ikasteko.

Ontsalaz behar zitakeela agerarazi irakur-gei handi batean, hala nola Revue des deux Mondes delakoan.

Bainan deusere gisaz ez zuen onhartu eta nehork ez du jakin mintzaldi horren funtsa, akademia hortako gizonez kampo.